Etxea

Etxea

Indakotxea apartamentua etxeko bigarren sorailuan kokatzen da, lehenbizikoan jabeok bizi gara..

Etxea berriki egina baldin badago ere, Baztango etxe tradizionalen itxura mantendu nahi izan da, gaur egungo komodidadeak alde batera utzi gabe.

Distribuzioa:

  • Sukalde-egongela guztiz hornitua.
  • Komun bat.
  • 2 logela bikoitz, 4 lagunendako tokiarekin.
  • Telebista eta kalefakzio zentrala.

Landetxeak dituen leiho eta balkoi zabaletatik inguruko paisai ederrak ikusten ahal dira, Erratzuko herri xarmanta, gibelean Auza mendi kozkorrarekin.

Hasieran erran dugun bezala etxea jardin berde eta zaindu batek inguratzen du, erretegi eta guzi, inguruneaz gozatzeko xoko goxoa.

Internet Wifi konexioa doain.

Gure etxean ez da animaliarik onartzen.