Indakoetxea I eta II
Gure logelak
Erratzu, gure herria
Etxeko jardina

Ongietorria

Ongi etorria izan zaitez web orri honetara, hemen Indakoetxea landetxeari buruzko informazio guzia aurkituko duzu: etxea 2 bizitegik osatzen dute, Indakoetxea I eta Indakoetxea II, biak 4 lagunendako tokiarekin eta etxearen ganbaran kokatuak. Landetxea inguratzen duen jardin ederraz gozatuko dute gure bisitariek, hala nola balkoi eta lehioetatik ikusten diren inguruetako bista zoragarrietaz ere.

Landetxea, Baztan haranako Erratzu herriaren atarian dago. Nafarroako pirineotako bailara hunkigarri hau bai Frantziako mugatik eta bai Kantauri kostatik hurbil dago.

Aipatu ere, gusto ederrez lagunduko ditugula gure bisitariak: mendi ibilaldiak direla (Auza mendira adibidez, bere 1306 metrorekin Baztango kozkorrenetariko bat), inguruen barna itzuliak, eta orokorrean Baztanen ikustea merezi duten gauza eta xoko guziei buruzko ideiak emanez.

Gure etxea eta hurbileko xokoak ezagutzera gonbidatzen dizugu. Ingurune paregabe honetan egun lasai eta zoragarriak pasatuko dituzu. Ez zara damutuko!