Baztan harana iberiar penintsularen iparraldean dago, Nafarroako ipar-ekialdean. Bere 376,81 km2-ekin erkidegoko udalerri zabalena da eta gaurko egunean 8.000 bat lagun bizi dira ibar honetan. Baztan, pirineo bajuetako haran tipikoa dela erran daiteke: altuera ertaineko mendiak, paisai berde eta hezea, haritzak eta bagoak dira nagusi.

Baztanek 15 herri ditu (Amaiur izan zen sartu zen hondarra, 1969. urtean) 4 kuartel ezberdinetan antolatuak. Auzo aunitz daude ere, herri gehienek bakarren bat baitute. Gainera, baserri eta borda ugari aurkituko ditugu nonnahi hedaturik.

Geografikoki, Frantziarekin du muga ipar eta ekialdetik, Peña Plata menditik hasita (758m) Isterbegi Munua (1.051m) arte, honako guzi  hauetatik pasatuz: Gorospil gaina, Itxusiko peñak, Iparla (1.044m), Izpegiko mendatea (672m), Auzako paretak (1.306m), Pagozelai, Berdariz eta Albako peña (1.075m).

Mendebalde aldetik Bortziriak (Peña Platatik hasita Pausotxar arte -Aizkolegitik hurbil 842m-) eta Bertizarana (Txaruta -1.081m) ditu muga bezala.

Hegoaldeko mugak, kantauri eta mediterraniar muga hidrografikoarekin bat egiten du: Txarutatik hasita Isterbegi Munua artea, Saioa mendia (1.418m), Belate (847m), Artesiaga eta Urkiagako mendateetatik pasatuz.

Laburbiduz, Baztan harana Bortziriak eta Kinto-errealaren artean dagoen zokogune bat da. Iparratik hegora, 15 km-ko luzera du, eta bere zabalera km 1 eta 3 km tartekoa da (2 luzapen daude; Erratzu / Izpegikoa eta Elizondo / Beartzun / Berdarizekoa).

Azkeneko urte hauetan deforestazioa egon baldin bada ere, Baztango ingurua berdea da, hezea, eta bere mendi eta zelaiak zuhaitzez josiak daude. Honen adibide argia Bertizko Natur Parkea da, Bertizaranan barne dagoena. Irati oihana eta gero, Baztan harana da Nafarroako gune berdeenetariko bat.

Baztanek gainera arras industria guti du hortaz, honi, orai arte errandako guzia gehitzen badugu, ez da harritzekoa nekazal turismoak izan duen goitiera haundia. Igoera nabarmen hau azkeneko urteetan izan da batez ere, eta dudarik gabe, diru-sartze haundia izan da bailararendako.

Baztandarrok gure folklore eta ohiturak gogoz mantendu ditugu mende eta mendeetan zehar, baina bada, dudarik gabe bereziki maite dugun altxor bat: gure euskara edo eskuara, hemen erraten den moduan. Adituek diotenez, euskalki arras aberatsa da, ongi mantendua eta gaurko egunean baztandar gehiengoen ama hizkuntza.

Bada Baztanen bertze afera bat aipagarria: Donejakue edo Santiagoko bidea hemendik pasten da. Ez da ibilbide nagusienetariko bat baina hala ere badu bere garrantzia, ongi seinalizatua dago eta ibiltariek non-nahi harpatuko dute lo egiteko tokia.

Atentzioa deitzen duen bertze gauza bat Baztango etxe gehienek beren aitzinekaldean duten armarria da. Jatorria, 1212. urtean dago,  kristauek Nabas de Tolosako gatazka irabazi zutenean. Ajedrezko tabla bat irudikatzen da, erramuko 2 adarrez inguratua.En el Valle se incluyen los 14 tradicionales lugares y la Villa de Maya / Amaiur, agregada en 1969, varios barrios y agrupaciones de caseríos, y numerosas bordas diseminadas, sumando en la actualidad unos 8.000 habitantes.

Besta kontu, dudarik gabe Baztandarren Biltzarra da ballarako besta xarmangarriena.

Jatorriari dagokionez, baztandar gazte kuadrilla bat Aralarrera habiatu omen zen ibilaldi bat egitera eta han solasean, haran guziarendako bazkari popular bat egiten ahal zela pentsatu zuten. Halaxe izan zen, eta 1963. urtean ospatu zen lehenbiziko Baztandarren Biltzarra. Elizondoko karriken barna desfile dotore bat antolatu zen herri aunitzek prestatu zuten orga edo karrozekin. Hoien artean aipatzekoa Lekarozko herrikoa, Baztango armarri bat egin zuena. Geroko bazkararian 500 bat lagun elkartu ziren.

Gaur egun Elizondon ospatzen da urtero besta hau, uztailaren erdi aldera. Milaka lagun hurbiltzen da Euskal Herriko toki ezberdinetatik egun goxo eta alaitsu bat pasteko, euskal kultura bultzatzen den biztartean.

| Goiti |

 

 
      Eskiz Informatika Zerbitzuak S.L. www.eskiz.es

Erratzu (Nafarroa) - 948 45 31 03 - info@indakoetxea.com